• [Menura jo]
  • Baionako zirkulazio argi soinudunak

    Zirkulazio argietan soinua ezartzea ahalbidetzen duten urruneko kontrolagailuak eskuratu nahi dituzten eta Baionan bizi diren ikusmen urriko pertsonak  Valentin Haüy elkartearen Baionako ordezkaritzarekin harremanetan jarri behar dira. Elkarteak eskaerak zentralizatzen ditu lehenik, eta Herriko Etxeari transmititzen dizkio gero. Azken horrek urruneko kontrolagailuen manaketa egiten du eta eskaera egin duten pertsonei urririk banatzen dizkie. Urruneko kontrolagailuak ikusmen urriko pertsonen bizitza handizki errazten du. Ez du oinezkoen iragatearen argia berehala pizten. Argia gorritik berdera pasatzeko zutoinean kokatzen den dei botoian zapatu behar da betiere.

     Hiriko bidegurutzeen %62a soinu sistema horrekin hornitua da, hau da, 106 oinezkoen pasabide eta 212 soinu iruditxo. Baionako sistemak frekuentzia arautua erabiltzen duenez, urruneko kontrolagailuaren ekarleak bere tresna Frantzia osoan erabil dezake.

    * bakoitzak 40 €ko balioa du

    Zirkulazio argi soinudunen mapa

    Mapa pantaila osoan agertzeko hemen klik egin.


    Pertsona elbarrituen errazbiderako herriko batzordea

    © Ville de Bayonne

    Elbarritasunaren Herriko Etxetik kanpoko batzordea Herriko kontseiluaren 2001eko martxoaren 29ko erabakiaren ondorioz plantan ezarri zen. Herriko kontseiluaren 2007ko apirilaren 23ko erabakiaren ondorioz, Pertsona elbarrituen errazbiderako herriko batzordea bilakatu da. 
    30 hautetsik, 11 elkartek eta herriko zerbitzuetako ordezkariek osatzen dute.

    Bere eginkizunak

    Eraikuntzen, bideen eta espazio publikoen erabiltzeko eta sartzeko errazbideari buruzko egoeraren aldikako behaketa egitea.
    Errazbide eskakizunei lotutako proposamenak luzatzea
    .

    Lehentasunezko ardatzak

    Hiriko espazioaren eta eraikin publikoen erabiltzeko eta sartzeko errazbideak behar dituen pertsona eta herritarra.

    To top


    Batzordearen bilkura agiriak

    To top