• [Menura jo]
  • MIG

    Merkataritza eta Industria Ganbera

    Chambre de Commerce et d'Industries Bayonne Pays Basque
    CCI © Ville de Bayonne
    Port de Bayonne
    CCI © Ville de Bayonne

    Botere publikoen aldean, industriaren, merkataritzaren eta zerbitzuen interesak ordezkatzen ditu  Baiona – Euskal Herria Merkataritza eta Industria Ganberak. Bere lurraldeko garapen ekonomikoan parte hartzen du ere, hiru ataletan :

     

    • Industria, merkataritza eta zerbitzu enpresen laguntzea
    • Baionako merkataritza eta Donibane Lohizune / Ziburuko arrantza portuen eta ekipamenduen kudeaketa
    • Formakuntza profesionalerako, hastapenerako edo jarraikirako ikastetxeen kudeaketa : Kudeaketa eta Merkataritza Eskola (EGC) eta Teknologia Industrial Aurreratuen Goi-mailako Eskola (ESTIA) Bidarten

    Euskal Herriko 14 000 enpresa baino gehiago Baiona – Euskal Herria MIGren barne daude. %44 zerbitzuetan,  %38 merkataritzan, %9,5 industrian, %8,4 eraikuntzan eta %3,3 laborantzan. Bere ahalmenak eta egitekoak ipar Euskal Herriko lurraldean betetzen ditu, 20 kantonamendutik goiti ordezkatzen dituen eskualdean hain zuzen.

     Baiona – Euskal Herria MIGren eginkizun nagusietako bat lekuko enpresei sostengu ekonomikoa ekartzea da. 55 diru laguntza mota ezberdin badira, 13 eskumen arlotan banaturik. Urtero, 3000 enpresa sortzaile lagunduak dira, 166 enpresa segituak dira, 200 enpresa erosle aholkatuak dira, saltzaile/erosle arteko 280 negozio harreman sortuak dira.

     Egitura ekonomikoaren garapen estrategia sailkako Klusterren sorkuntzan bermatzen da baita ere  :

    • 40 enpresa – 3200 enplegu ordezkatzen dituen Eurosimarekin partaidetzan sortutako Lerraren Industriaren Klusterra
    • Baiona – Euskal Herria MIGren eta 18 sail izenpetzailerekin inplikatuak diren turismoko 580 enpresa biltzen dituen Turismoko profesionalen ekimenez, 2008ko azaroan sortutako  Turismoaren Klusterra – GOazen
    • Nekazaritzako elikagaien industriak garatzeko eta bateratzeko helburua duen UZTARTU Nekazaritzako elikagaien Klusterra  
    • EUSKAL EUREKA Eraikuntza – Herri-lanak Klusterra, « Etorkizuneko eraikuntza – herri-lanak eraiki dezagun » leloa duen kluster horrek ipar Euskal Herriko enpresa ttipi eta ertainen (ETE) eta eraikuntza – herri-lanak sailaren lehiakortasunean parte hartzeko helburua du.

    To top


    BERRIKUNTZA, garapen ekonomikoaren bihotzean

    La CCI soutien l'innovation
    Innovation au Pays Basque © Ville de Bayonne

    Baiona – Euskal Herria MIGren eginkizuna lekuko enpresak beren berrikuntza proiektuetan laguntzea eta proiektu berritzaile berriak agertzen laguntzea da. Zerbitzuen sektorean, aholkulariek honakoen ondoan esku hartzen dute :

     

    • merkataritza elkarte eta elkargoak, merkataritza gune bat, lurralde bat, hiri bat, auzo bat, hiriaren erdialde bat dinamizatzeko, lekuko garapenaren eta estatuaren sostengu prozeduren karietara
    • herriko etxeak, bizi soziala mantentzeko, baserrialdean zerbitzuak eta saltegiak garatuz, eta besteak beste zerbitzu anitzeko guneak lagunduz
    • saltegi batzuk, hiriko merkataritza eskemak eraikitzen erabakitzeko laguntza tresna den Merkataritza Dinamiken Behatokiaren zabaltzeari dagokionez bereziki.

    To top


    Ipar Euskal Herrian enpresaren finkatzea erreusitu

    Ipar Euskal Herriko lurraldean zerbitzu edo industria inbestitzaileen finkatzeari dagokionez laguntza eta ikertze misio bat finantzatzeko eta sortzeko, Baiona – Euskal Herria MIGk, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak eta Akitaniako Eskualde Kontseiluak bat egitea erabaki dute. Misio hori Frantzian eta atzerrian burutzen da. « Finkatze Gunearen » gomendio utzitako misioa ikertze eta laguntza ekintzak burutzera bermatzen da lehentasunez, eta honako ardatzen inguruan egiten du :

    • lerraren eta kirolaren industria ;
    • informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ;
    • aeronautika ;
    • ekonomia berdea (energia berriztagarriak, eko-eraikuntza, berziklatzea). Benetako 36 finkatzeak 613 enplegu baino gehiagoren sorkuntzaren adierazle dira gaur egun.

    Baiona – Euskal Herria MIG 
    Allées marines etorbidea, 50- 51
    BP 215 -  64102 Baiona cedex
    Telefono zenbakia : 05 59 46 59 46
     Baiona – Euskal Herria MIGren webgunea 

    To top