• [Menura jo]
  • Chats errants © Ville de Bayonne

    Gatu herratuak elikatzea debekatua da, laster ugaltzen baitira bestela

    Aldiz, gatuak adoptatuz, txertatuz eta esterilizatuz egiazko laguntza eskainiko diezue. Sufrimenduaren eta osasun baldintza deitoragarrien sinonimo den herratu bizia baino, etxe bateko goxotasuna nahiago dutela pentsa daiteke.

    Gatuen ugaritzea saihesteko eta osasun mailako arauak errespetatzeko, "gatu salbaien atzemate" operazioak burutzen ditu Baionako Herriko Etxeak, noizteinka. Ikur bat edo zenbaki bat duten gatuak libratzen dira. Hala ere, garai horietan, etxeko gatuak adopzio etxetik ateratzen uztea saihestea aholkatua da. Gorago aipatutako eremuetan, beraz, animalien jabe bakoitzari bere gatua herraturik ibiltzen ez uzteko hartu beharreko neurriak hartzea eskatzen zaio. "Écho de la Cité - Hiriko berri laburrak" gutuna gutunontzietan banatzeari eta webgunean hedatutako informazioari esker, operazioa iraganen den auzoetako biztanleak aitzinetik abisatuak dira.

    A lire aussi