• [Menura jo]
  • Zakurren garbitasuna

    Campagne de communication déjections canines "Kiki"
    Campagne de communication déjections canines "Kiki"

    Hirian, beren animaliak hobeki onartuak izan daitezen, zakurren jabeek jendetasun arauak errespetatu behar dituzte. Horretarako, 2003ko urtarrilaren 27ko erabakiak honakoa zehazten du : « Eremu publikoen itxurari, garbitasunari eta segurtasunari kalte egiten dieten animalien sabel huskinak debekatuak dira; Etxe animalien jabe orok animalia sokatik atxiki beharko du eta azken honek sabel huskinak eremu publikoan uztearen kontra egin beharko du. Eremu publikoetan etxe animalien nahigabeko sabel huskin uztea gertatuko balitz, animalia laguntzen duen pertsonak bildu eta kendu beharko du. »

    Zakurren jabe diren pertsonak laguntzeko eta sostengatzeko asmoz, badu zenbait urte 12 zakur-guneko sarea plantan ezarri duela Baionako Herriko Etxeak. Animaliek sabel huskinak gune horietan kanpora ditzakete. Gainera, zakurrendako poltsa banagailu sare bat (70 unitatetik gora)  plantan ezarri du ere. Hala, eremu publiko guztietan, 4 zangodun lagunek sortutako zikinkeriak biltzeko erabateko obligazioa dagoela oroitarazten dute banagailuek.

    Baionako Herriko Etxeak eskainitako zakurren garbitasunerako ekipamenduen mapa kontsultatu.


    Zakurren heziketa

    Éducation du chien en centre-ville
    Éducation du chien en ville

    Zakurren heziketan edo zakurrarekin nagusitasun arazoak dituzten pertsonak honakoekin harremanetan jar daitezke :

    • Udaltzaingoko zakur-hezitzaileak, 05 59 59 75 52 telefono zenbakira deituz
    • Lekuko zakur taldeak :
      Club cynophile bayonnais, Baionan : 05 47 64 69 56
      Club de Mont brun, Angelun : 05 59 56 10 78
      Club cynophile Pays Basque , Lehuntzen : 05 59 43 06 72
      Club Agil 4 pattes, Angelun : www.agil4pat.fr

    A lire aussi