• [Menura jo]

  • Parkeak, lorategiak eta baratzeak

    Des espaces verts synonymes de cadre de vie
    Des espaces verts synonymes de cadre de vie © Ville de Bayonne

    Garapen iraunkorraren bidetik eta beren ingurumena zaintzeaz arranguratzen diren baratzezainekin,  soropilak, lore multzoak, kirol zelaiak, jolas zelaiak, plaza lorategiak eta gune arbolatsuak, hau da, orotara 180 hektarea kudeatzen ditu Baionako berdeguneen zerbitzuak. Natura hiriko bazter guztietan dago eta bioaniztasuna aberasten du.

    Beren estilo aniztasunari eta landareen aberastasunari esker, Baionako parkeek, lorategiek eta baratzeek ibiltariak edota landare-zaleak amets egitera eta lasaitzera gomitatzen dituzte.

    Baionako ondare arbolatsu aberatsa hiriko bizi kalitatearekin bereizezina da. Ondare arbolatsua urtero garatzen da eta denen segurtasuna bermatzeko egunero kudeatua da.

    Baionako auzo anitzetan, ttipiendako eta handiagoendako jostaleku aniztasun handia dago.

     Baionako familiendako existitzen diren hiru baratze guneetarik batean (Bécadine, Chauron et Saint-Bernard), lur puska bat lantzeko aukera izan dezakete Baionan 3 urtez geroz bizi diren pertsonek. Horretarako, hautagaitza orri bat bete behar dute. Baionako familiendako baratzeetan izen emateari buruzko xehetasunen eskuratzeko, hemen klik egin..

    Berdeguneen mapa kontsultatzeko, hemen klik egin.

    Berdeguneen zerbitzuarekin harremanetan jarri
    Telefono zenbakia : 05 59 46 60 93

    Zenbaki batzuk

    orotara 180 hektareako berdeguneak

    11500 arbol
    75 pertsona kirol zelaien eta berdeguneen zerbitzuan
    urtero 130 000 urteko eta biurteko landare eta landare bizikor ekoizten dira,
    27 jostaleku publiko, skate parke 1 eta kirol anitzetarako zelaiak,
    26 ama eskola eta lehen mailako eskola, 3 haurtzaindegi eta aisialdi zentro 1,
    orotara 20 hektareako kirol guneak

    Des couleurs tout au long de l’année © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    Des couleurs tout au long de l’année © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    Des couleurs tout au long de l’année © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    Place des Basques © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Gune naturalak

    © Grégoire Trunet
    © Grégoire Trunet

    Bestalde, bere gune naturalen babesteko, hiria azkarki inplikatzen da. Ansoteko ordokia, 100 hektarea inguruko eremu hezea da eta hiriaren ondo-ondoan dago. Paisaia zoragarrian, lekuko bioaniztasunaren ezagutzarako eremu zabala eskaintzen dio bisitariari..

    Denen onerako, gunea eta bertako araudia errespetatzea galdegiten dizuegu :
    Seinaletikari kasu egin, jateko antolatutako eremutik kanpo ez bazkaldu, surik ez piztu, hondakinentzat zikinontziak erabili, seinalatutako bideetan egon, lorerik eta landarerik ez bildu, zakurra sokatik atxiki.

    Argibide gehiago Ansoteko ordokiko webgunean.

    Chevreuil © Grégoire Trunet
    Chevreuil © Grégoire Trunet
    Plaine d'Ansot © Grégoire Trunet
    Plaine d'Ansot © Grégoire Trunet

    A lire aussi

    Actualités