• [Menura jo]
  • Baiona, hiriburu ekonomikoa

    Ipar Euskal Herritik Landetako hegoaldera hedatzen den lurralde oso bateko hiriburu ekonomikoa da Baiona. Hiriak enpresak, bisitariak eta kontsumitzaileak erakartzen ditu. Hiriaren bizitasuna, erakargarritasuna eta lehiakortasuna indartzeko, hirigunearekin indarrak bateratzen ditu Baionak.

    Existitzen diren guneen balioa agerian ematea, aktibitate ekonomikorako gune berrien sorkuntza, hurbileko merkataritzaren sustapena, ondarearen, kulturaren eta gertakarien inguruan handituz doan turismoaren garapena, goi-mailako irakaskuntzari eta formakuntzari sostengua, enpresa handien eta erakunde administratiboen egoitzak mantentzeko eta finkatzeko ahaleginak... eguneroko biziaren zaintzera eta hirigunean duen posizio zentrala indartzera bermatzen da hiria. Arrakastarekin egiten du gainera, hazkunde azkarreko hiri handien artean sailkatzen baita gaur egun Baiona*. Hala, aldeko dinamika demografikoa eta enplegu kopuruaren emendatzea bateratzen ditu.

     * Iturria : Insee – 2011ko urria