• [Menura jo]
  • Gazte Informazio Bulegoa


    Gazte informazio sarea

    Baionako GIB Akitaniako Gazte Informazio Sarearen parte da.

    Estatu mailan :

    Gune nazional batek, eskualdeko 27 gunek eta 1 600tik goiti gazte informazio gunek edo bulegok osatzen dute sarea. Gune nazionalak edo gazte dokumentazio eta argibide guneak (CIDJ) dokumentazio nazionala sortzen, argitaratzen eta hedatzen du. Gazte informazio egitura guztien dokumentazio basea da.

    Eskualdeetako edo departamenduetako guneek eskualdeko edo departamenduko dokumentazioa sortzearen ardura daukate. Datu nazionalak aberasten dituzte hala. Gazte informazio bulegoak eta guneak hurbileko lekuko egiturak dira. Estatuko edo eskualdeko dokumentazio ekoizpenen hartzaileak dira.

    Gazte Informazioa Akitanian :

    Baionako GIB publiko ororentzat da. Harrera, animazio eta dokumentazio guneak eta ziber-base bat dauzka.


    Xehetasun gehiagorentza Akitania eskualdeko Gazte Informazio Gunearen (CIJA) webgunea kontsultatu.

    To top

    GIBko jarduerak

    Baionako GIBk arlo ezberdinetan gazteak informatzen ditu.

    Dokumentazio funtsa

    Autonomia osoan eta kontsultazio librean informazio baten bilatzeko, pertsona orok dokumentazioa erabil dezake. Horretarako, " Oraingo CIDJ " erabil dezake (gako-hitzen arabera eta gaika sailkatutako CIDJaren fitxak), eta, hala, estatuko, eskualdeko (Top CIJA fitxa) eta lekuko informazioa biltzen duten sailkategiak kontsulta ditzake.

    Beste argitalpen batzuekin osatua da guztia :

    • Harpidetzak (Sud Ouest, ONISEP, Club Teli)
    • Dokumentu ezberdinak (elkarteen gida, cultzine, elkarteen eta administrazioen informazio liburuxkak...)
    • Argitalpen berezituak : curriculumaren osatzeko edo atzerrira joateko gida praktikoak...

    GIBko beste zerbitzuak


    Argibide eginkizunaz gain, beste zerbitzuak ere eskaintzen ditu Baionako GIBk :

    • Internetera sarbidea eta testu tratamendua (2 ordenagailu)
    • Curriculuma osatzeko laguntza
    • Iragarki laburrak (bizitegia, enplegua, lan ttipiak, bestelakoak)
    • Haurtzaintza
    • Sostengu klaseak

    Gazteendako laguntzak

     

    • Baionako Herriko Etxeko gazteen zerbitzurako diru laguntzak : Baionako elkarte batean laguntza (14 urtetik 18 urtera)
    • Gazteen proiektuetarako diru laguntzak : hautetsiekin eta profesionalekin elkarrizketa egin ondoan, proiektuaren (ikasketetatik kanpo) parte baten finantzamendua.
    • Nerabe bizkar zakua : autonomia osoan lehen joatearen proiektu segipena (Eskualde Kontseiluaren diru laguntza)

     

     


    Ordutegia - Kontaktua

    Logo information jeunesse
    Logo information jeunesse

    Ordutegia :
    Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:30etara eta 14:00etatik 18:00etara.

    Gazte Informazio Bulegoarekin harremanetan jarri
    Marc Aubert plaza
    Bourgneuf karrika, 71
    64100 Baiona
    Telefono zenbakia : 05 59 59 35 29
    e-mail bidez harremanetan jarri