• [Menura jo]
  • Baionako Herriko Etxearen lehentasun argia da elkartasuna. Herriko Etxeko politika neurri guztietan horren alde egiten du : gazteen hezkuntzan, adinekoen laguntzan, bizilekuan, auzoen garapenean, kulturan, kirolean.

    Elkarteek edo erakundeek bideratutako Baionako elkartasun ekimenen aberastasun zoragarria eta aniztasuna sostengatu eta baloratu behar da. Izan ere, Baionako Herriko Etxearen xedea belaunaldi,  kategoria sozial, familia eta auzokide guztien arteko gizarte lotura jostea da.

    Herriko Jendarte Laguntza Zentroak (HJLZ) eta beste erakunde eta elkarte anitzek prekaritatea, osasuna, bizitegia, adinekoak eta elbarrituak arloetan besteak beste bultzatutako ekintza sozial ugarien bitartez adierazten da elkartasuna.

    Elkartasunaren eta oroen egunerokoa hobetzearen ikusmolde berak akuilaturik bultzatzen dira neurri guzti horiek. Egoera delikatua bizi duten edo behartsuenak diren baionarren laguntza beharrari ahal bezain erantzun egokiena ekartzen ahaleginduz bultzatzen dira ere.

    Atal honetan, Herriko Etxeak eta elkartasun aktiborako beste eragileek eskaintzen dituzten laguntza sozial ezberdinak eta ekipamenduak aurki itzazue.

    To top