• [Menura jo]
  • Hirigintzako zuzendaritza

    © Ville de Bayonne

    Hirigintza Tokiko Planari (HTP) dagokion guztia kudeatzen du, hirigintza operazioak eta proiektuak, eremu babestua, entseinak, lurren eskubideen baimen eskaera txostenak (eraikitzeko baimenak, aitzinetikako deklarazioak, eta abar), hirigintzako baimenen kontsultzea, publikoa errezibitzen duten eraikinen egokitze txostenak (suteen aurkako segurtasuna, sartzeko errazbidea), eta abar.

     

    Publioarentzat ordutegi honetan zabalik :
    Astelehenetan, 13:30etatik 17:00etara
    Asteartetik ostiralera, 09:00etatik 12:00etara eta 13:30etatik 17:00etara
    Telefono zenbakia : 05 59 46 60 66

    Baimen eskaerei dagokienez, baimen eskaera ezberdinei dagokien « CERFA » inprimakiak hemen klik eginez. aurkituko dituzue. Publikoa errezibitzen duen eraikinen egokitzeari dagokionez, hemen klik eginez deskarga daitekeen inprimakia behar bezala beterik itzuli behar duzue, txostenaren instrukziorako beharrezkoak diren ohar teknikoekin (segurtasuna eta sartzeko errazbidea) eta planoekin batera.


    Ondarearen eta bizilekuaren saltegia

    © Ville de Bayonne

    1997an zabaldu zen saltegia. Publiko zabalari Baionako ondarearen ulertzeko giltzak eskaintzen dizkio. Hiriaren erdialde zaharraren zaharberritzean ari diren partikularrek eta profesionalek beren txostenaren osatzeko, araudiaren jarraibideei, artearen araudiei, finantza, administrazio eta teknika mailako antolaketei buruzko argibideak aurkitzera datoz bertara.

    Publikoarentzat ordutegi honetan zabalik :
    Astelehenetik ostiralera, 13:30etatik 17:00etara (besta egunetan salbu)
    Telefono zenbakia : 05 59 25 60 83
    Arraindegi karrika, 42

    Hirigintzako dokumentuak ikerketa publikoen pean izanen dira, erregularki.