• [Menura jo]
  • Ondarea

    Baionako ondarearen aberastasuna eta aniztasuna

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Hiri barne zaharra, originala eta zaindua

    Hiriaren bihotz historikoa osatzen duten eta aitzinalde altua duten eraikinak lur eremu luze eta hertsietan eraikiak izan dira. Hala, Frantzian paregabeko bizileku eredua sortu da : bi giltzadun bizitegia. Aitzinalde gehienak XVIII. eta XIX. mendekoak dira. Bidaxuneko harri grisa eta koloretako zur zatiak aldizkatuz eginak dira, xumeki. Balkoi ttipiak eta ate marteiluak burdina landuaz eginak dira. Baionako arotzen trebetasuna azaltzen dute. Zurezko edo burdinezko eskailerak aberastasun kukutuak dira. Eraikitako ondare horren osagai nagusienetarikoa dira.

    IV. mendetik XIX. menderako arkitektura militarraren kontserbatze gunea

    IV. mendeaz geroztik, hautuzko gune militarra izan da Baiona. XX. mende hastapena arte, Baionaren postura estrategikoak hiriaren itxuran eragina izan du. Mendeetan zehar, gaztelu zahar tradizionala gerlarako teknika berrien arabera modernizatu eta egokitu zen. Hala, Aro Modernoan (XVI.-XVIII. mendeak), hiribideak, gaztelu dorreak, zaintza paretak, adardun paretak, ilargierdiak, kasamatak eta zelaiguneak zituen defentsa horizontalerako sistema batekin bikoiztu egin ziren Erdi aroko eta aspaldiko fortifikazio bertikalak (paretak eta dorreak). Gaur egun osagai horiek hiriko egituran guztiz integratuak dira.

    Natura hirian

    Baiona ibai bateragunea da. Inguratzen duen urekin hertsiki lotua da. Aturri eta Errobi bazterreko eremu natural hezeetan edo errepiretan, fauna eta flora salbaia eta zaindua dago. Hiriaren egituran berean ere natura oso presente da. Izan ere, bere ondare militarra berkalifikatuz, hiriak kalitatezko berdeguneak antolatzen jakin izan du : fortifikazioen oinarrian diren zelaiguneak ibilaldi publikorako eta aisialdirako ekipamenduekin berregokituak izan dira; harresien lursailetan ere bi baratze sortu dira : Armen plazako kasamata zaharretan baratze publikoa, eta, XVII. mendeko gaztelu dorre batean kokatutako baratze botanikoa. Ibilaldiak eta baserrialdeko paisaiak bateratzen dituen eta Errobi bazterretik doan zirga bidea ere hiriko arnasgune berdea da.

    XX. mendeko arkitekturak

    Bi mundu gerlen arteko garaiko hiriaren bat-bateko hazkundearen ondorioz, Baionaren itxura behin-betiko aldatu zen. Harresietatik kanpora auzo berri batzuk sortu ziren. Arkitektura aldetik berpizte ohargarria eragin zuen horrek. Paulmy hiribidearen hiriko itxura bilakaera horren adierazgarri da : etxeak nahitara handiak eta nabarmenak dira, 1920-1930 urteetan euskal kostaldeko arkitektura estiloen laborategiaren adierazgarri dira eta etxe batzuk neoeuskaldun eta apaindura arte mugimenduen lorpen nabarmenenak izan dira.

    To top

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    To top