• [Menura jo]
  • Historia

    Aperçu historique de Bayonne.

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Baionako katedralaren ondoan burututako ikerketa arkeologikoek Jesu Kristoren ondoko I. mendean gizakien okupatze antolatua zegoela agerian ezarri dute.

    IV. mendean erromatar kanpamendu militar bat sortu zen. Lapurdum izena zuen eta Errobi eta Aturri ibaien bateragunean kokatzen zen. Dorreekin puntuzkatutako 8,5 hektareako harresiak lur muinoaren inguru naturalak jarraikitzen zituen, bost aldeko ibilbide irregularrean.

     

    Erdi Aroan, XI. mendean, antzinako Lapurdum, Baiona bilakatu zen. Akitaniako Alienor Ingalaterrako erregea izanen zen Enrike Plantagenet-ekin ezkondu ondoan, Ingalaterrako erresumari lotu ziren Akitaniako lurraldeen parte zen Baiona. Baionaren urrezko aroa izan zen. Hiri autonomo horren oparoaldi ekonomikoa Nafarroarekin eta iparraldeko Europako hiriekin zituen itsasoko eta merkatu jardueretan oinarritzen zen. Champagneko kutsua duen katedrala XIII. eta XVI. mendeen artean eraiki zen, antzinako erromatar eliza baten zimenduen gainean. 
    Hiriaren lehen hedatze hiritarra gertatu zen orduan, ibai gurutzearen inguruko lurren eta Errobi bazterreko lurren konkistarekin. Gaur egungo Baiona Ttipia hala sortu zen. Hiriaren itsasoko eta ibaietako portu izaera baieztatu zen : ontziola ospetsuek itsas zabaleko eta ibaietako itsasontziak eraikitzen zitzuten.

    XV. eta XVI. mendeetan, Aturriren ibai ahoa iparraldera naturalki mugitzearen ondorioz, portuak ez zuen gehiago ozeanorako helbide zuzenik. Orduan, hiriaren gainbehera aro luzea hasi zen. 1578an, Bokalen ibai aho artifiziala eraiki zuen Louis de Foix ingeniariak. Hiriari eta portuari bizia eta oparotasuna eman zizkion berriz ere. XVII. mendean, lehen mailako merkataritza gunea bilakatu zen. Ternuara eta Antilletara joaten ziren itsasontziak hornitzen zituen.

    Gainera, bere historia guztian zehar gotorleku batena den patu militarra bizi izan du Baionak. Erromatarren garaian kanpamendu militarra izan zen hiria. Erdi Aroan, kontinentean ingelesen dominazioan parte hartzen zuen bastioietako bat zen, XII. mendean eraikitako Gaztelu Zaharrak hori sinbolizatzen duelarik. XV. mendearen bukaeratik beretik, berrikitan bateratutako Espainiako erresumaren mehatxuak gotorleku honi garrantzia berri bat eman zion. Izan ere, 1451 urtetik landa, Espainiako muga baino lehenagoko Frantziako azken hiria bilakatu zen Baiona. Gunea baliatuz, 1680 urtean, Aturriko bi hegiak osotasun estrategiko batean bateratu zituen Vauban mariskalak. Zitadela guzti horren pieza nagusia zen. Orduan, Baiona Frantziako erresumako defentsarako hiri gakoa zen, eta XIX. mende arte hala izan zen.

    XIX. mendearen bukaeran hertsadura militarren desagerpen progresiboa gertatu zen. Gotorlekua 1907an desklasatua izan zen. Egoera berri honi esker, eraikitakoa hedatzeko zinezko aukerak sortu ziren eta harresietatik kanpo auzo berriak agertu ziren. 1855ean trenbidearen heltzeak eta industria sortuberriek hats berri bat eman zioten portuari. XX. mendean, modernizatzen eta zabaltzen ari zen hiria zen Baiona.

    To top