• [Menura jo]
  • Gastronomia

    Mendez mende bere kulturaren eta ondarearen parte izan den gastronomiari esker famatua da Euskal Herria. Bazterrezinak diren lekuko ekoizpenen artean, honakoak aipa ditzagun :  Baionako xingarra, txokolatea, Ezpeletako biperra, ardi gasna, euskal pastiza.

     

     

    Baionako xingarra

    Indication Géographique Protégée
    © Ville de Bayonne
    Séchoir à jambon
    © Ville de Bayonne
    La foire au jambon
    © Ville de Bayonne

    Hastapenean, xingarra inguruko baserrialdetik jiten zen eta Baionako portutik Europa guztira bideratzen zen. Bere izena hortik dator.

    Xingarra kontserbatzen duen gatzaren kalitatea da Baionako xingarraren arrakastaren arrazoi nagusia. Izan ere, Aturri herrietako gatz naturalak paregabeko gustua ematen dio. Gormandiza biziki prezatua bilakatu zen xingar hori : Rabelais idazleak Grandgousier pertsonaiaren menuan jarri zuen, Henrike IV.a Frantziakoak Parisera ekarrarazi zuen.  

    Baionako xingarra, bere fama babesten duen izendapena

    1998an eskuratu zen Baionako xingarra izendapena. Adierazpen Geografiko Babestu (AGB) batek babesten du Europa mailan. Hazleetatik gatzatzaileetara, ofizioko guztiak egiazko Baionako xingarrak identifikatzen dituen izendapen baten lortzeko elkartu ziren.

    Baionako xingarraren partzuergoak baldintza agiria finkatu du : gazitzea soilik lekuko gatzagetatik jalgi gatzarekin egin behar da, Saliesekoa bezala (Baionatik berrogei kilometrora) eta ontzea zazpi hilabetekoa izan behar da bederen. Bere gustua lekuko klimatologiaren menpe da nagusiki, eta azken ukitua haize hegoaren efektuen araberakoa da anitzetan… Batzuek Ezpeletako biper errautsarekin igurtzen dute : xingarrak kolore okre polita eta beste zapore bat hartzen du orduan.

    Baionako xingarrari buruz gehiago jakiteko hemen klik egin.

    Baionako xingar feria : badu bost mende antolatua dela

     
    Baionako xingarra eskualde oso baten tradizio bizia da. Horren lekuko, 1462az geroztik Aste santuan (ostegunetik igandera) iragaten den urteroko Pazkoko Feria: hiriaren alde zaharrean, merkatu plazan instalaturik, merkatu estaliaren inguruan, baserriko ekoizleek eta herri osoko xerriki saltzaileek feria gormanta, koloretsua eta zaporez betea eskaintzen dute.

    To top


    Txokolatea

    Le chocolat est arrivé en France à Bayonne
    © Ville de Bayonne
    Trempage du chocolat dans les rues pendant les journées du Chocolat
    © Ville de Bayonne

    1496an, Inkisizioak Portugaletik kanporatu zituen juduak Baionan instalatu ziren. Kakao alea lantzen hasi ziren Frantziako erresumako lehen ofizialeak izan ziren. Gaur egun, oraindik, hiriaren ospearen parte dira txokolate famatuak. Beltza, mingotsa eta kakao neurri azkarrekoa da Baionako txokolatea. « Baionako txokolategileen gilda » gisa elkartu diren zazpi ofizialeek sortzen dute.

     

    Txokolatearen egunak

    Urtero, Salbatore garaian, gormandizaren besta da : Txokolatearen Akademiaren gerizan (Baionako txokolatearen famaren alde lan egiten duen elkartea), goi mailako txokolategileek saltegien kanpoaldean txokolatea « uretan jartzen » dute eta ibiltariek txokolatea dastatzeko ahokada goxoak eskaintzen dituzte.

    Erakusketak, mintzaldiak, Baionako txokolatearen enbaxadoreen izendatzea... Txokolatearen egunek egitarau aberatsa eskaintzen dute. Hiriaren bisita gidatuek txokolatearen eta baionarren historia kontatzen dute baita ere. Izan ere, erran bezala, kakao alea lantzen Frantziako erresumako lehen ofizialeak izan ziren baionarrak. Urtero, Txokolatearen akademiak txokolate ekoizle den herrialde bat gomitatzen eta ohoratzen du.

    To top