• [Menura jo]
  • Turismo bulegoa eta bisita gidatuak


    Turismo bulegoa

    Office de tourisme de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    Office de tourisme de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Baionako Turismo bulegoak urte guztian bisita egitarau aberatsa eta anitza eskaintzen du. Turismo bulegoan hiru hilabeteko egutegi bat eskura daiteke. Bisitak denei irekiak dira : lekuko biztanleei eta turistei, gizabanakoei, taldeei eta ikastetxeei.

    Arrakasta duten gaien artean, honako hauek daude :

    • Baionako alde zaharraren ezagutza, Santa Maria katedralaren, kalostraren, soto gotikoaren… sekretuak xeheki ezagutzeko,
    • Baionako berezitasun bazterrezina den txokolatearen historia gormanta,
    • Babestutako eremuan, Baionako bizilekuen aberastasuna.

    Gida turistikoen aholkuak nahi dituzten pertsonentzat, jakin ezazue bisitak Komunikazioa eta Kultura ministerioak onetsi gida-hizlari batek segurtatuko dituela.

    Bisita gidatuei buruz gehiago jakiteko.

    Erreserbatzeak eta xehetasunak Baionako Turismo bulegoan.

    Turismo bulegoarekin harremanetan jarri.
    Telefono zenbakia :
    05 59 46 09 00
    Helbidea :
    Euskaldunen plaza
    BP 819 6 64108 Baiona cedex
    Turismo bulegoaren  webgunea

    To top


    Baiona bakoitzak bere neurrian bisitatzeko gidak

    Baionako Herriko Etxeak eta Turismo bulegoak Baionako ondarea "beste gisa batez" ezagutzeko gidak proposatzen dituzte ere.

    Gida bat mugikortasun murriztua duten pertsonei eta beste bat txirrindulariei zuzendua zaie. Izan ere, bi jende multzo horiek hiria beren neurrian eta manera autonomoan ezagutu nahi dute usu. 

    Mugikortasun murriztua duten pertsonendako gidak

    Mugikortasun murriztua duten pertsonei zuzendutako gida Baiona Handiko ondare gune nagusietatik iragaten den eta errotadun aulkiekin ibil daitekeen ibilbide turistiko bat da.
    Hiriko barnealde zaharraren itxurari lotutako zailtasunak ahal bezainbat murrizteko ikertua izan da itzulia eta horren zentzua.
    Gida horren egitean parte hartu duen Handiplage elkarteak ibilbidearen egingarritasuna baieztatu du.
    Mugikortasun murriztua duten pertsonei egokitutako Baiona Ezagutu gida  (pdf, 600 Ko)

    Txirrindulariendako gidak

    Bizikleta bidez egindako ondarearen bisitak hiria « hobeki eta beste gisa » ikusteko eta orokortasunean hobeki ulertzeko aukera ematen du.
    Harresietatik hiriko portura, proposatutako ibilbideak geziekin adieraziak dira eta parte handiz autoen zirkulaziotik kanpo kokatzen dira.
    Hiri barneko prestatze gune anitzetan urririk prestatzen diren bizikletekin egin daitezke ibilbide horiek (lotura bizikleta prestatzea orrialdean).
    Bizikletarekin Baiona Ezagutu gida  (pdf, 600 Ko)
    Bizikletarekin Baionako Gainak Ezagutu gida  (pdf, 1,5 Mo)

    Gida horiek non aurki daitezke ?

    Turismo bulegoan eta Herriko Etxeko harrera guneetan (Herriko informazio bulegoa, HJLZ, herriko elkartetxea,…).

    Bestelako lotura baliosak : www.handiplage.fr

    To top