• [Menura jo]
  • Baiona, arte eta historia hiria

    Arte eta historia hiria, sare nazional batean

    Logo du label "Ville d'Art et d'Histoire"

    Cité Marcel Breuer sur les hauts de Sainte-Croix
    © Ville de Bayonne
    Cathédrale Sainte-Marie
    © Ville de Bayonne

    2011ko urtarrilaz geroztik, Frantziako hiri labelizatuen « Arte eta Historia Hiria » sare nazionalaren baitan sartu da Baiona.

    Ondareari balioa ematen dieten eta ondarea beren biztanleei eta bisitariei ezagutzera ematen dieten elkargoei prestigiozko label hori ematen die Kultura ministerioak.

    Biztanleak eta profesionalak beren inguruneari eta honen arkitektura, urbanismo eta paisaia kalitateei sentsibilizatzea, hiriko ondarea eta arkitektura aurkeztea, publiko gazteari irakastea, langile kalifikatuen eskutik turistei kalitatezko bisitak eskaintzea dira arte eta historia hirien eta lurraldeen engaiamendu nagusiak.

    Sare nazionala 149 hirik edo lurraldek osatzen dute. ANVPAHVSS egiturak (Association nationale des Villes et Pays d'Art et d'Histoire et des Villes à secteur sauvegardé – Babestutako Eskualdea duten Hirien eta Arte eta Historia Hiri eta Lurraldeen Elkarte nazionala) animatzen du sarea. Hiri edo lurralde guztiek izaera berdineko ekintzak burutzen dituzte, baina beren berezitasunen arabera betiere. Kultura ministerioak ekimen horien sustapena laguntzen du, proiektu zenbait diruz lagunduz.

    « Bateraguneen hiria » nozioaren inguruan, ondarearen balioa agerian emateko proiektu bat garatzen du Baionak. Zazpi ardatz nagusitan zatikatzen da :

    • Ondarearen ezagutza egitasmoekin jarraitzea.
    • Ondarearen eta arkitekturaren mediazioa sustatzea.
    • Biztanleria garapen iraunkorrari eta bizi ingurumenari sentsibilizatzea.
    • Ondarearen sustapena hiriko bizi kulturalaren baitan sartzea.
    • Ondarearen inguruko eskaintzaren hobetzearen bitartez, bizitasun turistikoa indartzea.
    • Mediaziorako eta interpretaziorako tresnak sortzea.
    • Saretze politika bat garatzea.

    Arte eta Historia hirien eta lurraldeen Kontseilu nazionalak Baionako txostenaren aldeko iritzia eman du. « Oraina eta iragana lotzen dituen balio handitze proiektua, eta, adibidez, babestutako eremuaren bihotzean dagoen Santa-Maria katedrala eta hiriko berrantolaketa proiektu baten erdigunean dagoen eta bizitegi sozialen multzoa den Santa Gurutze gainetako Marcel Breuer auzoaldea lotzen dituen balio handitze proiektua » prezatu du bereziki.

    To top