• [Menura jo]
  • Saltegiak eta merkatuak

    Merkataritza eta artisautza

    Commerces de Bayonne
    Commerces © Ville de Bayonne

    Baiona eta bertako saltegiak eta artisauak ezagutu


    Bere kokapen geografikoaren eta historiaren ondorioz, Baiona gure eskualdeko jarduera ekonomikoaren bihotzean izan da beti. Gaur egun, ipar Euskal Herriko merkataritza gune nagusia da eta hirian 1900 saltegi daude. Frantziako sei hiri erakargarrienen artean dago Baiona.

    Erosketak egiteko ingurumen egokia eskaintzen du hiriak.

    • Merkataritza guneak : Baiona Handia, Baiona Ttipia, Sant Izpiritu, Allées Marines, Forum.
    • XV. mendeko hiriaren erdialde zaharraren bihotzean, oinezkoen gune laua eta zabala.
    • 1900 saltegi, entseina nazional, artisau eta zerbitzu hornitzaile.

    Linean, Baionako merkataritzaren aktualitate guztia aurki ezazue :


    Commerces de Bayonne © Ville de Bayonne
    Commerces de Bayonne © Ville de Bayonne
    Commerces rue d'Espagne © Ville de Bayonne
    Commerces rue d'Espagne © Ville de Bayonne

    Baionako merkataritza eta artisautza bulegoa

    Bezeria berria, eskaintza eta eskaeraren bilakaera, hiriko garapena... etengabe berriz asmatu beharra dago. Azken 14 urteetan, dinamika hori mantentzeko eta optimizatzeko lanean dihardu Merkataritza Bulegoak.

     Baionako Herriko Etxearen, Baionako Merkatarien eta Artisauen Batasuna, Baiona – Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbera, Pirinio Atlantikoetako Ofizialeen Ganbera eta Turismo Bulegotik heldu den egitura da Merkataritza Bulegoa. Gure hiriko merkataritza jarduera laguntzen, egituratzen eta sustatzen du.

     Egunerokoan konkretuki ekinez edota etorkizunean proiektatuz, bere lan ardatz nagusiak honakoak dira :

    • Baionako merkataritzaren, artisautzaren eta zerbitzuen irudia hobetzea eta fama azkartzea.
    • Benetako ondorio ekonomikoak eragiteko Baionan salerosketak sortzea.
    • Bezeroak ahalik eta baldintza hoberenetan errezibitzea (formakuntza, harrera, erakusleiho).
    • Zuzenki edo zeharka, saltzaileen urteko negozio zenbatekoa emendatzea.

    To top

    Interes orokorreko merkatuak

    Marché des producteurs auMarché du Marquisat, quartier Saint-Esprit © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    Marché du Marquisat, quartier Saint-Esprit © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Merkatu estaliko merkatua
    Astelehenetik ostiralera : 07:00etatik 13:30etara
    Larunbatetan : 06:00etatik 13:30etara
    Igandetan : 08:00etatik 13:30etara
    Mota : elikadura merkataritza

    Merkatu estaliaren kanpoko lauzan, kaietan eta zubietan

    • Baratzezainen handizkako merkatua : larunbatetan, udan 04:00etatik goiti eta neguan 05:00etatik goiti eta 13:00ak arte, Merkatu estaliaren kanpoaldean
    • Barazki eta fruituen xehekako merkatua, ekoizle ttipiak : larunbatetan, 07:00etatik 13:00etara
    • Merkatukariak, saltzaileak : larunbatetan, 07:00etatik 13:00etara

    Errepublikako Plazako merkatua
    Ostiral guztiz, 07:00etatik 13:00etara
    Mota : elikadura ez den merkataritza soilik

    Marquisat-eko merkatua
    Ostiral guztiz, 07:00etatik 13:00etara
    Mota : elikadura merkataritza soilik

    Gaskoien Plazako merkatua
    Asteazken guztiz, 07:00etatik 13:00etara
    Mota : elikadura eta bestelako merkataritza

    Polo-Beyris-eko merkatua
    Ostiral guztiz, 07:00etatik 13:00etara
    Mota : elikadura eta bestelako merkataritza

    Habas-les-Vallons-eko merkatua
    Joseph Pinatel etorbidearen luzeran kokatzen den plazan
    Astearte guztiz, 08:00etatik 13:00etara
    Mota : elikadura merkataritza

    Allées Marines-eko arrantza-lekua
    Goiz guztiz, igandetan izan ezik
    Mota : tokiko arrantzale profesionalak soilik

    To top


    Feriak eta merkatu berezituak

    Braderie rue Thiers © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    Foire au jambon © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    Marché de Noël © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Kukuso merkatua
    Ostiral guztiz, 07:00etatik 13:00etara, Merkatu estaliaren kanpoko lauzan.

    Neguko merkealdia
    Otsaileko lehen larunbatean, hiriaren erdialdean.

    Xingar feria
    Ostegun, ostiral, larunbat eta igande Santuak (Pazko aitzineko astean), Merkatu estaliaren kanpoko lauzan.

    Josteta feria
    Merkatukarien zaldiko-maldikoak, apirilean, Paulmy hiribideko feria zelaian.

    Liburu zaharren feria
    Elkarteen etxean, apirileko asteburu batez.

    Erdi Aroko merkatua
    Uztailaren 12tik 14ra, Montaut auzoan
    www.marchemedieval.org

    Udako merkealdia
    Baionako Bestak aitzineko astelehen eta asteartean : hiriaren erdialdean.
    Baionak Bestak aitzineko igandean : Sant Izpiritun.

    Baionako Bestak
    Bost egunez (asteazkenetik igandera), uztaila bukaeran, gune ezberdinetan (josteta feria, behi lasterkaldiak, zezenketak, suziriak…).

    Montmartre merkatua
    Margolariak, Pasteur plazan, hilabeteko hirugarren larunbat guztiz, maiatz erditik urri arte.

    Eguberriko merkatua
    Abenduko lehen hiru asteetan, Askatasunaren plazan, Réduit plazan, Mayou zubian eta Thiers karrikan.

    Xehetasun guztientzat :
    Lekuen eskubiderako zerbitzua
    Baionako merkatu estalia, 1. solairua
    64100 Baiona
    Telefono zenbakia : 05 59 59 21 81
    Lekuen eskubiderako zerbitzuarekin harremanetan jarri