• [Menura jo]
  • Lege oharrak

    Ekonomia numerikoaren fidagarritasuna xedetzat duen 2004ko ekainaren 21eko 2004-575 zenbakidun legearen 6 III-1 artikuluaren xedapenen arabera, orrialde honek webgunearen lege oharrak eta erabilpen baldintza orokorrak berriz aipatzen ditu.

    Webgune-editorea :

    Webgune hori Baionako Herriko Etxearen jabetza da

    • Helbidea : Leclerc mariskalaren etorbidea, 1, 64109 Baiona - BP 60004
    • SIRET : 216 401 026 00 366
    • APE : 8411Z
    • E-posta : m.le.maire@bayonne.fr
    • Telefono zenbakia : 05 59 46 60 60

    Argitalpen-zuzendaria :

    Webgunearen argitalpen-zuzendaria Jean-René Etchegaray jauna da.

    Ostatatzea, sorkuntza eta webmarketina  :

    Aliénor.net
    375 avenue de Tivoli
    33110 Le Bouscat
    Telefono zenbakia : 05 57 19 65 00

     

    Konfidentzialtasun politika - Datu pertsonalak

    www.bayonne.fr webgunearen bitartez biltzen diren interneteko erabiltzaileen datu pertsonalak Informatika eta Askatasuna Legea izeneko 1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 zenbakidun legearen xedapenen errespetuan biltzen eta tratatzen dira.

    Tratamenduaren arduraduna gorago izendatutako webgune-editorea da.

    www.bayonne.fr webgunean bildutako datu pertsonalak webgune-editorearentzat dira bakarrik. Beste inori ez zaio datu pertsonalik emanen edo komunikatuko.

    Datu horien xedea internet erabiltzaileak  www.bayonne.frwebgunean pasatako eta jasotako mezuen tratamendua da.

    Bildutako datuak webgunearen eta bere partaideen promozio eskaintzak eta berripaperak bidaltzeko erabiltzen ahalko dira ere, internautak bere onarpena adierazi duelarik noski.

    Gorago aipatutako legearen arabera, internet erabiltzaileak dagozkion datu pertsonalak sartzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea dauka. Eskubide hori baliatzeko, bere eskaera hona bidal dezake internautak :

    • e-postaz : m.le.maire@bayonne.fr
    • gutun bidez : Baionako Herriko Etxea
      Leclerc mariskalaren etorbidea, 1 - 64109 Baiona 

    Internet erabiltzaileak bere datuen biltzearen aurka egiteko eskubidea du baita ere. Hala ere, www.bayonne.fr webgunean diren eta formularioen bitartez komunikatuak eta beharrezko gisa identifikatuak diren datuak Baionako Herriko Etxearentzat beharrezkoak direla jakinarazten zaio internautari. Izan ere, tratamendurako eta jasotako mezuei erantzuteko beharrezkoak ditu Herriko Etxeak. Ondorioz, internautak datu horiek ez baldin baditu ematen, ezin izango dira mezuak tratatu.

    Cookie-ak : (erabiltzen baldin badituzue)

    Webgunea bisitatzen duelarik, erabiltzaileari bere nabigazio programan cookie bat automatikoki instala daitekeela jakinarazten zaio.

    Cookie-a datu multzo bat da. Ez du erabiltzailea identifikatzen uzten baina webgunean honen nabigazioari buruzko informazioak grabatzeko balio du.

    Nabigazio programaren parametratzeak cookie-en presentziaz jakinarazteko eta CNILen webgunean (www.cnil.fr) azaldu bezala cookie-en ukatzeko aukera ematen du. 

    Gorago aipatutako baldintzetan, cookie-en bidez komunikatutako datu pertsonalak sartzeko, kentzeko eta aldatzeko eskubidea du erabiltzaileak

    Hipertestu estekak

    www.bayonne.fr webgunean, interneten dauden beste webgune batzuetara joateko hipertestu estekak egon daitezke. Esteka horiek zerbitzu moduan emanak dira, eta Baionako Herriko Etxea ezin da inola ere ez webgune horien zerbitzuek sor ditzaketen nahigabeen arduradun gisa izendatu.

    Jabego intelektuala

    www.bayonne.fr helbidean ostatatua den webgunea Baionako Herriko Etxearen jabetza da.

    Gainera, webgune hori jabego intelektualaren eskubideak babestutako obra da. Testuak, irudiak, argazkiak, ilustrazioak, logotipoak baditu, eta, hauek ere, jabego intelektualaren eta industrialaren eskubideak babestuta daude.

    Internauten www.bayonne.fr webgunearen erabilpena erabilpen pribatu baterako erreserbatua da, zorrozki. Internautaren erabilpen eskubidea webgunean agertzen diren informazioen kontsultatzera mugatzen da. 

    Ondorioz, jabearen edo eskubideen titularraren onarpenik gabe, www.bayonne.fr, webgunearen eta bere testu, irudi, argazki, ilustrazio, logotipo elementuetako baten erabilpen, erreprodukzio, deskargatze partzial edo osoa debekatuta dago, komertziala ez den behar pertsonal batentzat egindako kopia pribatua izan ezik.

    Artikulu honi egindako arau hauste oro auzitegi penalean eta zibilean zigortua izan daiteke, iruzurrezko imitazioaren izenean besteak beste. Behar balitz, kalte-ordainen ordainketa gerta daiteke.

    Webgunera sarbidea

    Internet erabiltzaileak gau eta egun webgunera arazorik gabe sartu ahal izateko eginahalak egiten ditu Baionako Herriko Etxeak, ezinbesteko kasuan edo Baionako Herriko Etxeak ezin kontrolatu gertakari bat salbu, eta balizko matxura eta webgunearen eta zerbitzuen funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren mantentze lanak gertatuko diren baldintzarekin. 
    Ondorioz, webgunearen edota zerbitzuen erabilgarritasuna eta kalitatearen edo erantzuteko denbora tartearen aldetik, Baionako Herriko Etxeak ezin du emaitza eta transmisio fidagarritasuna segurtatu. Webgunea edota zerbitzuak ez balira erabilgarri, ez dateke Baionako Herriko Etxearen erantzukizuna jokoan ezarri behar. 
    Bestalde, edonoiz eta aitzin-abisurik gabe, webgunea edo zerbitzuen parte bat geldi dezake Baionako Herriko Etxeak, kalte-ordainik zor izan gabe. Baionako Herriko Etxea gelditzeen arduradun ez dela eta erabiltzaileentzat edo beste edonorentzat eteteak izan ditzakeen ondorioen arduradun ez dela onartzen eta aitortzen du erabiltzaileak.