• [Menura jo]
  • Baiona ezagutu


    Baiona, hiriburua eta bateragunea

    © Ville de Bayonne

    Pirinioen oinean eta Atlantikoaren kostaldean dago Baiona. Arte eta historia hiria da. Paregabeko kokaleku geografikoa du : antzokiaren aitzinean, hiriaren bihotzean, Euskal Herriko Errobi ibaia eta Gaskoniako Aturri ibaia bateratzen dira eta hurbil-hurbil dagoen ozeanoan isurtzen dira gero.

    Zoragarriki zaharberritutako mendeetako etxeen edertasunari, kaiei, museoei, gazteluei, zitadelari esker ospetsua da Baiona. Bere tradizioei esker ere famatua da : xingar feria, txokolate ospetsua, antzerki festibala, Besta tradizionalak, zezenketak (Frantziako zaharrenak), euskal pilota, errugbia, arraunketa ...

    Nortasun handiko hiria da. Bere goiburua Nunquam Polluta da ("inoiz ez zikindua"), mendeetan zehar hiribildua setiatzeko izan ziren 14 saiakerak, gutxienez, porrot egin zutelako.

    Hiria izpiritu irekikoa da eta etorkizunari begira dago. Eskualde oso bateko hiriburu ekonomikoa, administratiboa eta kulturala da.

    To top


    Baionako hiriaren armarria

    © Ville de Bayonne

    Gibelalde gorria, hondar beltzaz apaindutako urrezko artekadun dorreak, urrezko zitori bat gainean, itsaso natural bat azpian, itsasoan urre eta hondar uharrak, herrestaka, parez pare eta mihia tiraka dabiltzan urrezko bi lehoi, urrezko ezkurrak dituzten bi haritz naturalen enborrari loturik.

    Goiburua : Nunquam polluta (inoiz ez zikindua) - Behin baino gehiagotan hartua izan den hiriari baino, goiburua zitoriari aplikatzen zaiola pentsatzea zuhurragoa litzateke.

    Terminologia heraldikoan azaldutako armarri ofiziala 1919ko abuztuaren 3ko deliberamenduaren ondotik finkatu zuen Herriko kontseiluak.

    Baionako armarriaren jatorria XIV. mendeko dokumentu batzuetan aurki daiteke :

    • 1351ko zigilu bat. Santa Maria katedrala, gotorleku eta harresi batek inguraturik (Baionako harresiak), eta, gibelean, hiru haritzondori lotutako lehoinabar ingeles bat ikus daitezke bertan.
    • Katedralaren giltzarri bat. Lehenago aipatutako zigiluaren  "altzariekin" osatua (ezkutua betetzen duen irudikatutako objektu oro). Eskultura horrek gaztelu edo katedrala baten eraikuntza irudikatzen du, ondoan bi zuhaitz ditu, zuhaitzen oinean bi lehoinabar pasatzen dira eta zuhaitzak uhinen gainean daude (Aturri). 

    Baiona ingelesen menpe izan ez zenez geroztik, bi lehoinabarrak oinezko lehoiak bezala irudikatu ziren lehenik eta zutikatzen diren lehoiak bezala gero, eraikuntza konplikatuak dorre batera murriztu ziren, uhinek hor jarraitu zuten, eta berantago zitori bat gehitu zen. Azken hori Karlos VII.a edo Luis XI.aren kontzesio bat litzateke, baina ez dago hori frogatzen duen dokumenturik.

    To top