|
|
|
Pirinio zolan eta Atlantikoko hegian, Baionak 45 722 biztanle ditu (200000
biztanle duen hiri multzoan) eta aparteko kokapenaz baliatzen da. Hiri
zaharraren min-minean, antzokiaren aintzinean, Euskal Herritik datorren
Errobi ibaia eta kaskoin ibaia den Aturria hor juntatzen dira hurbil
den itsasora joan aintzin. Baionak fama bildu du ezinago ederki arraberritu
diren mende ainitzeko etxeekin, bere kaiekin, bere erakustokiekin, bere
gazteluekin bainan bere ohidurekin ere bai : xingarraren feria, xokoleta,
antzerkiaren festibala, agorrilako bestak, zezenketak (Frantziako zaharrenak),
pilota, errubia, arraunketa,… . |
|
|
Nortasun haundiko hiria, hamalau setioaldi
pairatu dituela bainan beti garaile atera dela oroit arazten digu «
Nunquam polluta » lemak (« sekulan uhertua »). Hiri irekia, geroari
buruz ezarria, eskualde oro baten hiri nagusi ekonomiko administratibo
eta kulturala da.
|
|