• [Aller au menu]
  • Euskara Baionan

    Bilketa Ataria

    Baionako hiriak sorturik, eta erakunde publiko anitzen laguntzarekin, BILKETA ataria Frantzian zerrendatuak diren euskal funtsetarako sarbidea da. Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko edozein dokumentuk osatzen dituzte euskal funtsak. Hemen azpian http://www.bilketa.eus/eu/  funts aberats horretatik hautaturiko batzuk.

    Baiona, arte eta historia hiria

    Ezagutu Baiona hiria "Parcours" argitalpenaren bidez, libreki kontsultatzeko eta deskargatzeko

    Beste baliabide garrantzitsuak

    Euskal Kultur Erakundeak eta Mintzalasaik dokumentu anitz sarean ezartzen dituzte.

    Euskal ultur erakundeak Mintzoak ataria proposatzen du https://www.mintzoak.eus/eu/ ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren historia. Beteak beste, Marina Beheretxere Euskal Herriko Orkestra sinfonikoko lehen arrabitariaren elkarrizketa entzun dezakezue. https://www.mintzoak.eus/eu/lekukoak/marina-beheretxe/

    Euskal Kultur Erakundearen baliabide guztiak : https://www.eke.eus/eu

    Mintzalasaik https://mintzalasai.eus/ eduki anitz proposatzen ditu. Bereziki ikus-entzunezkoei orri bat eskainia zaie filma, marrazki bizidun eta bideo andana baten loturekin.

    Gidaliburuak

    Gidaliburu eta hiztegi andana bat eskuragarri dira, euskararen erabilpena laguntzeko, bereziki: